XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

HIRUGARREN PRAKTIKA.

ARRATOIEN DISEKZIOA.

1.- Animalia kategoria taxonomikoetan sailka, eta espeziea determina ezazue.

2.- Kanpo anatomiaren azterketa.

Ikus burua eta marraz haren eskema, begiak, belarriak, sudurra eta bibrisak kokaturik.

Zabal animaliaren ahoa eta ikus ebakortzak.

Ba al du haginik?.

Koka gorputzean uzkia, zulo genitala eta zulo urinarioa; azken biok arraren zakilean batzen dira.

Ikus emearengan sei pare ugatzak.

Ikus gorputzadarrak kiridio moetakoak direla eta bai eskuek eta bai oinek maskurrak dituztela.

Marraz haien ezarrera.

Ikusazue buztana ezkata epidermikoz estalirik.

Ezkatak eraztunetan kokatuta daude, haien tartean ile labur batzu agertzen direlarik.

3.- Barne-anatomiaren azterketa.

Animalia batea batetan ipin ezazue, bere bizkar gainean, burua aurrerantz eta gorputzadarrak tiraturik eta orratzez josita.

Busti sabelaldeko erdiko linearen ilea eta alde bietara apur bat erretiratu, disekzioa hasteko.

Sabelaldearen erdialderaebakitzen has zaitezte eta gorantz abiaturik amaitu kokotsean, eta beherantz milimetro batzu lehenago zulo genitalera heldu baino.

Ebakidura honek, azala ez beste ebaki behar du, eta ez azpian datzan muskuloa.

Egin beste zeharkako ebakidura bi aurreko eta atzeko gorputzadarren alboan.

Bana ezazue azala muskulutik eta bateara jos ezazue.

Ikus lepoaldean listu-guruinak, bular-muskuluak, saihets tartekoak, rekto abdominala, zeharkakoak eta bularrezurraren adar xifoideoa.